Iluntasunaren esturan murgilduta
Bakardadearen eraginpean
Zuen hutsunearen artean pasatutako denbora
Tristura beltzan bihurtu du nire gorrotoa
Ez zaituztet gorrotatzen, aspertu egiten nauzue
Bukaerarantz astiro noa
Bidaiariz inguraturik bakarrik itzalak dira
Iluntasunean desagertzen direna.
Heriotza ta biziaren artean ez dago ezberdintasunik,
Lortutako indarra bakarrik
Bizirik irauteko bilaketa alfer honek
Nire gar beltza pizturik dirau
Ez zaituztet gorrotatzen, aspertu egiten nauzue
Zuen hutsunea Tristura beltzan bihurtu du nire gorrotoa
Ez duzu nire izena inoiz gehiago esango
Nire arrazaren ahazturan erorko naz
Nire bizian ahaztu zaituztedalako
Inongo damurik gabe betirako